XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oraindik argitaratu gabe zegoen eta zela hartzen zuten probatzeko balio izan zion.

Beharbada San Diegon izango zen... -gogoratu zuen Marianok.

Cesareoren musika gaztelaniaz hitz egiten den Ameriketako herrialdeetan ere saltzen zen.

Cesareori egindako azkenengo elkarrizketa batean zera zioen berak:

-Zure konposizioetan oso gogoan izan duzu Latinoamerika. Zergatik? -galdetu zion Gloria Abanda kazetariak (DV, 1991ko apirilaren 28an).

-Pablo VIak beti esaten zuenez, gure mezua da argiena, itxaropen eta biziarena baita, horregatik hizkuntzarik ederrenean transmititu beharko litzaieke, batez ere Hego Amerika moduko gizarte bati, gurea baino askoz alaiagoa.

Denak finkatzen du nire abesti askoren jarraibidea eta estiloa.... -erantzun zion Cesareok, ospitaleko ohean etzanda zegoela, jadanik hil zorian.

Marianok urte asko egin zituen Cesareorekin, eta bien arteko harremana lan harremana ere bazen.

Oraindik ere, bera da Cesareoren lana gestionatzeaz arduratzen dena.

Ordurako Cesareo bere azkenetan zegoen.

Azkenengo bidaia hura egin ostean, horrelakorik ez zuela gehiago egingo aurreratu zion Marianori.

Ezin zuen jadanik horrelakorik jasan.

Urdailarekin zituen arazoak areagotu egiten zitzaizkion horrelakoetan eta ikastaroak bai baina gertuago eskainiko zituela hitzeman zion bere buruari.